
Onaro
Telekomunikazio operadore moduan jaio zen Onaro, baina hazteko bokazioz. Oinarrizko zerbitzuak herritarren eskura jartzea da helburua, espekulaziotik aldendutako prezioekin eta bidezko ereduan. Eginda du bide bat, eta zenbait jauzi. Orain, telekomunikazio zerbitzuak ez ezik, %100 berriztagarria den argindarra ere eskaintzen du Onarok.
Urrats garrantzitsua da, eta bitarteko da Oñatiren burujabetzan sakontzen jarraitzeko. Egungo testuinguruek eta nazioarteko erabakiek gure herrian duten eragina ikusita, ez al duzu uste beharrezko denik?
Egin ezazu bat Onarorekin.
Kontratatu

Argindarra
Oñatiko energia 100% berriztagarria

Telekomunikazioak
Telefono, internet eta telebista

Pakete osoa
Argindarra eta telekomunikazio zerbitzuak
Ohiko galderak
Oñatiko argindar eta telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da. Herriaren burujabetzan sakontzea du helburu. Espekulaziotik aldendutako prezioak eta bidezko eredua eskaintzen du. Aurrez aurreko arretarako bulegoa ere badu.
Espekulaziotik aldenduriko prezioak, bidezko eredua, Oñatiko argindar %100 berriztagarria, iraupen konpromisorik gabeko kontratuak… eskaintzen ditu. Horregatik guztiagatik, erreferente da Euskal Herrian.
Bai. Onarok eskaintzen dituen zerbitzuetako bakarra kontratatzeko aukera duzu: argindarra edo telekomunikazioa. Telekomunikazio zerbitzuen barruan ere ez duzu eskaintza osoa (internet, mugikorra eta telebista) hartu beharrik. Nahieran, beharren arabera, kontratatu dezakezu.
Ez. Oñatiko argindar eta telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen ditu Onarok. Oñatiko herriari begirako proiektua da. Soilik herrian eskaintzen du zerbitzu teknikoa.
Ez. Oñatiko argindar eta telekomunikazio zerbitzuak eskaintzen ditu Onarok. Oñatiko herriari begirako proiektua da. Soilik herrian eskaintzen du zerbitzu teknikoa.
Bai. Onarok aurrez aurreko arreta eskaintzen du argindar zein telekomunikazio zerbitzuetan. Bidebarrieta kaleko 24 zenbakian du bulegoa. 9:00etatik 14:00etara dago zabalik. Nahiago baduzu, 900 00 90 12 telefono zenbakira deitu edo
arreta@onaro.eus helbidera idatzi dezakezu.
