Onaro
  • Tarifak
    • Enpresak 3.0td
    • Etxebizitzak 2.0td
  • Argindarra
    • Baldintza orokorrak
    • Kargoak eta bidesariak
    • Ohiko galderak
  • Kontaktua
Telekomunikazioa
Bezero txokoa
  1. Hasiera
  2. Argindarra
  3. Kudeaketa Administratiboak

Kudeaketa
administratiboak

Argindarrarekin zer-ikusia duten kudeaketa administratiboen inguruko informazioa eskuratu dezakezu hurrengo orrialdean.

Kontratu baten titularra aldatu nahi izanez gero, titular berria da beti kudeaketa egiteko arduraduna, hark sinatu beharko baitu kontratu berria. Gaur egungo kontratua Onaron edo beste edozein merkaturatzailean egonda ere, honakoak dira eman beharreko pausoak:

  1. Titular aldaketa eskaera inprimakietako bat bete ( aukeratu FISIKOA edo JURIDIKOA pertsona motaren arabera) bete eta arreta@onaro.eus helbidera bidali.
    • Inprimakia betetzeko behar dituzun datu gehienak fakturan aurkituko dituzu.
    • Inprimakia titular berriak eta aurreko titularrak sinatu behar dute. Sinadura horien faltan, edo sinadura lortzea baino errazago bazaizu, eskritura, erregistroko agiria, alokairu/salerosketa kontratua edo antzeko dokumentuaren kopia/argazkia erantsi inprimakiarekin batera.
  2. Eskaera jaso orduko, kontratu berria prestatu eta e-mailez bidaliko dizugu. Paperean/digitalki sinatu edo SMS bidez onartu dezakezu.
  3. Kontratua onartu orduko aldaketa martxan jarriko dugu eta prozesua bukatzerakoan emailez emango dizugu berri. Titular aldaketa 1-3 egunetan burutu ohi da. Aldaketa egunera arteko kontsumoak aurreko titularrari likidatuko zaizkio.

Fakturak helbideratzeko kontu zenbakia aldatu nahi baduzu, idatzi  arreta@onaro.eus helbidera honako datuak emanez:

  • Hornikuntzaren helbidea edo kontratu zenbakia.
  • Kontu zenbaki berria inprimakia beteta.


Zure datu pertsonalen bat (izen-abizenak, helbidea edo IFZ/NA zenbakia) oker dagoela ikusiz gero, bidaliguzu mezua ere arreta@onaro.eus helbidera.

Onaro

900 009 012
arreta@onaro.eus
09:00 – 14:00

Bidebarrieta 24
Oñargiren bulego berdinean

Telekomunikazioak
Argindarra
Kontaktua

Kudeaketa administratiboak

Argindarra FAQ

Telekomunikazioak FAQ

Kontsultak, eskaerak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak

Kontratatu
Onaro

Pribatasun-politika

Lege oharra

Cookien politika