Ohiko galdera
erantzunak
Onarok argindarrarekin eskaintzen dituen zerbitzuen inguruan sortu daitezkeen galderen erantzunak aurkituko dituzu jarraian
Kudeaketa internet bidez edo gure bulegora bertaratuz egin dezakezu.
Merkaturatzaile aldaketa 24 orduko epean burutuko den prozesu administratibo hutsa da baldin eta hornikuntza puntuan inolako lan edo aldaketa teknikorik egin behar ez denean. Zure aurreko hornitzaileari ez diozu jakirazpenik igorri behar, gurekin kontratua sinatu ondoren guk enpresa banatzailearen aurrean egingo ditugu kudeaketa guztiak, eta enpresa horrek baimenduko du aldaketa azkenean.
Ez, konpainia aldatzea administrazio-izapide bat baino ez delako. Merkaoñatik konpainia aldatzeko prozesu guztiaz arduratzen gara, zure horniduran kosturik eta etenik gabe.
Ez. Gu arduratzen gara gestio guztiak egiteaz. Hori bai, begiratu ea mantentze-zerbitzurik duzun kontratatuta oraingo konpainiarekin; izan ere, kasu horretan, guk ez dugu baimenik zerbitzu horren baja izapidetzeko.
Zure eremuko banatzailea arduratzen da kontagailua irakurtzeaz eta merkaturatzaileari errazteaz. Ez dago aldaketarik alde honetan.
Kasu horretan jarraitu honako pausu hauek:
- Egiaztatu ezazu PKEak edo diferentzial batek ez duela saltatu
- Egiaztatu enpresa banatzaileak ez duela programatutako argi mozketarik egin.
- Egiaztatu hornidura ordainketa ezagatik moztuta ez egotea.
Egiaztapen horiek egin ondoren zure hornidura elektrikoak ageriko arrazoirik gabe etenda badago, argindar falta jakinarazteko, zure fakturaren lehen orriko matxurak atalean aurkituko duzun telefono zenbakira deitu beharko duzu.
Sare elektrikoaren punturen bateko matxura dela eta argindar mozketa bat balego, zure eremuari dagokion banatzailea da konponketaren arduraduna.
Matxura konpondu bada eta argirik gabe jarraitzen baduzu irakurri «Nola berrarmatu daiteke kontadorea?» hurrengo galdera. Matxurak zure argindar sarera konektatutako gailuren bat hondatu badu banatzaileari inzidentzia zenbakia eskatu behar diozu. Seguruari parte emateko garaian aipaturiko inzidentzia zenbakia aipatu beharko duzu. Arazoa etxe barruan gertatu bada, instalazioa berrikusteko baimendutako instalatzaile batekin jarri beharko duzu harremanetan.
Tentsiorik ez dagoenean Potentzia-Kontrol Etengailuaren eraginez, hauek dira jarraitu beharreko urratsak:
- Deskonekta itzazu potentzia handiena duten etxetresna elektrikoak.
- Deskonekta ezazu etengailu orokorra, koadro orokorrean kokatzen dena. Bertan Potentzia-Kontrol Etengailua ere egongo balitz, deskonekta ezazu.
- Itxaron 5 eta 10 segundu bitartean.
- Konekta itzazu 2. urratsean deskonektatu dituzun etengailuak. Segundu batzuetan berreskuratuko duzu zerbitzua.
Gure bulegora bertaratu zaitezke, Oñatiko Bidebarrieta 24 helbidean, telefonoz 900 009 012 zenbakida deituz edo arreta@onaro.eus helbidera idatzita.
Kudeaketa administratiboak
Titular aldaketak, kontratu alta berriak edo bajak, behin-behineko kontratuak, obrako alta eskaerak, helbideratze aldaketak edo bazkidetza baja eskaerak egiteko bisitatu kudeaketa administratiboen orria.
